Europako funtsak

Europatik datozen funtsak enplegua sortzeko eta Europako ekonomia eta ingurumen jasangarri eta osasuntsuan inbertitzera bideratzen dira. 

Egitura-funtsen eta Kohesio-funtsen helburua erkidego-mailan ekonomia- eta gizarte-kohesio handiagoa lortzea da, estatu-kideek garatutako eta helburu hori lortzeko gastu publikoko politikak batera elkarrekin finantzatuta. 

Next Generation  funtsak COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta sozial larria arintzeko eta Europako ekonomiak eraldatzeko sortu dira, berdeagoak, digitalagoak eta erresilienteagoak bihurtuz.

Europako Funtsak Europar Batasunak estatu kideei Europar Batasunaren ekonomia-, gizarte- eta lurralde-hazkundea bultzatzeko proiektuak eta politikak batera finantzatzeko bideratzen dizkien finantza-baliabideak dira.

EBko funtsen erdia baino gehiago Europako Batzordeak eta EBko herrialdeek batera kudeatzen dituzten bost Europako Egitura eta Inbertsio Funtsen (EEI funtsak) bidez bideratzen da.  

Gainera, 2020an Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa sortu zen, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta sozial larria arintzeko eta Europako ekonomiak berdeagoak, digitalagoak eta erresilienteagoak bihurtzeko.