Gure webgunea

Informazio orokorra

Lege-ohar honek (aurrerantzean, "Legezko Oharra") Renfe-Operadora (aurrerantzean, "Enpresa") enpresa-erakunde publikoak Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen "grupo.renfe.com" (aurrerantzean, "Portal") Interneteko atariaren erabilera arautzen du.

Renfe Operadora Estatuaren Administrazio Orokorraren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 43.1.b) artikuluan ezarritako erakundeetako enpresa-entitate publikoa da, Ministerio de Fomento ministerioari atxikia.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat eta abenduaren 30eko 2396/2004 Errege Dekretuak (abenduaren 31ko BOE) onartutako Renfe Operadoraren Estatutuan ezarritakoarekin bat, Renfek berezko nortasun juridikoa du, bere ondarea, diruzaintza eta bere helburuak betetzeko eta jarduteko erabateko gaitasun juridikoa.

Renferekin harremanetan jartzeko datuak:

  • Avda. Ciudad de Barcelona, 4 - 28007 Madril, Espainia.
  • N.I.F. Q-2801659J
Weba erabiltzeko baldintza orokorrak

Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak

Atariaren diseinua nahiz iturburu-kode, logo, marka, marrazki, eredu eta bertan agertzen diren bestelako zeinu bereizgarriena Renfe Operadorari edo entitate kolaboratzaileei dagozkie, eta jabetza intelektual eta industrialaren eskubidearen babesa dute. Era berean, Atariaren edukiak Renfe Operadoraren edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideen babesa dute. Erabat debekatua dago atariaren edukiak erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, eskura jartzea, aldatzea edo antzeko beste edozein jarduera egitea, Renfe Operadorak espresuki hori egiteko baimena eman badu edo Atarian eskainitako zerbitzuen kontratazioak berekin ekartzen dituen baldintzekin bat egiten bada izan ezik. Jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak hautsi edo betetzen ez dituzten Erabiltzaileen kontra legez egoki diren ekintzak aurrera eramateko eskubidea du Renfe Operadorak.

Erantzukizunak

Atariaren erabilera: Atarira sartu eta bertako informazioa behar bezala erabiltzen duenak badu ekintza horien gaineko erantzukizuna. Erabiltzaileak Ataria arduragabe, legez kontra eta ezegoki erabiltzen badu, Renfe Operadorak ez du ekintza horien gaineko erantzukizunik bere gain hartuko.

Edukien erabilera: Renfe Operadorak bere Atariaren eduki guztiak sen onez ematen ditu eta ahalegin handiak egingo ditu eduki horiek etengabe eguneratzeko eta indarrean jartzeko; dena dela, Erabiltzaileek Atariari dagokion eremutik kanpo egiten dituzten erabileren eta atzipenen erantzukizunak erabiltzaileari dagozkio, eta Renfe Operadorak ez du ekintza horien erantzukizunik bere gain hartuko. Renfe Operadoraren irudi, izen ona edo osperako kalteak ekartzen dituen Erabiltzaileak eta Atariaren diseinu, marka, logo edo edukiak legez kontra edo iruzurrez erabiltzen dituenak bere jardueraren erantzulea izango da Renfe Operadoraren aurrean. Hortaz, Erabiltzailea ez da saiatu behar informazioa, logoak, tonuak, irudiak, marrazkiak, markak, soinu-fitxategiak eta Atarian atzitu daitekeen beste edozein motako soinu-material edota soinu grafiko lortzen Legezko Ohar honetan adierazten ez diren mekanismoak erabiliz.

Birusak: Renfe Operadorak beharrezko neurri guztiak hartzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileari bermatzeko bere Atarian ez dela birus, har, Troiako zaldi eta antzeko elementurik egongo. Hala ere, neurri horiek ez dira hutsezinak eta, hortaz, Renfe Operadorak ezin du erabat bermatu elementu kaltegarri horietako bat ere ez egotea. Ondorioz, Renfek ez du bere gain hartzen elementu horiek Erabiltzaileari ekarri ahal dizkieten kalteen erantzukizunik.

Akats teknologikoak: Renfe Operadorak ahalegin handiak egingo ditu Atariak etenaldiak ez izateko, baina ezin du bermatu akats teknologikorik ez egotea, ezta Ataria eta bertako edukiak etengabe eskuragarri egotea eta, ondorioz, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen eskuragarritasun faltagatik eta Renfe Operadorari egotzi ezin zaizkion sare deskonexioak, matxurak, gainkargak edo erorketak berekin ekarritako sarbide akatsengatik sor litezkeen kalte eta gaitzei dagokienez.

Akatsak kontratazioan: Kontratazioa alfazenbakizko kode bat mezu batean bidaliz egiten denez, Erabiltzaileak kontratazioa egiteko beharrezko datuak sartzean akatsen bat egiten badu, ez du kontratatutako zerbizua jasoko, eta horrek ez dio Renferi inolako erantzukizunik ekarriko.

Lege aplikagarria

Legezko Ohar hau osatzen duten baldintzak interpretatzeko eta Atari honen zerbitzuekin erlazionatutako edozein eztabaida, Espainiako legediaren arabera eraenduko da.